BELOKI AGINTEAN BERRIRO ERE

Norgehiagoka zaila oso zen Asegarceko bikotea osatzen zuten Bengoetxea VI.a eta Belokirentzat. Eskuz banakako txapelduna den Mtez. de Irujo eta Paskual atzelari sendoa aurrean zuten eta eginbeharra itzela somatzen zuten. Hala ere garaipena lortu zuten 22-19 emaitzaz eta nola lortu ere, 19-17 galtzen egonda 22 kartoiara arte joan ziren eta.
Ruben Beloki izan da garaipenaren egilea partidu osoan zehar ondo aritzeaz gain azken txanpan jaun eta jabe azaldu da. 19ko berdinketaren tantua bost t´erditik zabalera botatako dejada zoragarriari esker lortu du eta 20. tantua ere berak eskuratu du 10 koadroraino eraman eta Paskualek ezin izan duen pilotakada ederraren bidez.
Bengoetxea VI.a beste egunetan bezala ibili da; ausarta eta batez ere bikain defentsan.
Irujo ondo egon da lehenengo zatian tantu politak egiten ditu baina huts bakan batzuren ere jabe.
Paskualek ez du beste egunetako maila emon.
Belokik 5 tantu lortu ditu.
Bengoetxeak 4 tantu.

BELOKI AGINTEAN BERRIRO ERE

2019-03-22

Azken albisteak

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store