USTEKABEA SORTZEKO ZORIAN ADARRAGAN

Bengoetxea VI.a eta Beloki ustekabe galanta emateko zorian izan dira sanmateotako torneoan Titin III.a eta Lasa III.aren kontra garaipena hurbiletik ikusi eta gero. Markagailuan 9-17 irabazten joan arren
Asegarceko bikoteak ez du garaipena gauzatzen jakin izan eta 18 eta 22az joan da aldageletara.
Oinatz oso ondo egokitu da Belokirekin eta bion artean oso joku ona erakutsi dute. Leitzako gaztea ausarta agertu da eta Titin III.ari eustea lortu du. Horretaz gainera lau tantu eder egin ditu eta bere atzelariari pilota on asko utzi dizkio.
Belokik Lasa III.a menderatu du garbi eta lau tantu eskuratu ditu. Burlatarra azken zatian fisikoki behera joan da eta horrexegatik pilota batzu bota ditu. Egoerak Oinatzi txarrerako eragin dio eta urdurik jarri da.

USTEKABEA SORTZEKO ZORIAN ADARRAGAN

2019-03-22

Azken albisteak

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store