FINALEAN EGON NAHIAN

Olaizola II.a eta Patxi Ruizek erronka serioa daukate gaur gauez Atano III.a pilotalekuan Xala eta Paskualen aurrean. Datorren ostiralean, hilak 27, Donostia Hiria Torneoa – El Diario Vasco Saria-ko finalean egon nahi badute gaurko norgehiagoka irabazi behar dute nahitanahiez.

Aurrean Aspeko bikote sendoa dute eta nahiz eta Asegarcekoak irabazlegaitzat jo ezin izango dira makal ibili Inigo Paskualen jokua goi goian da eta. Abartzuzako atzelaria primerako uda egiten ari da eta benetazko koska izango zaie Asegarceko pilotariei.

Atzelarien partiduak ikusita oreka da nagusi elkarren kontra aritu diren sei partiduetatik hiruna baitaukate irabazita. Dena den Gasteziko Andra Mari Zuria torneoko finalean Paskualek jipoi ederra eman zion Patxiri 22 eta 7 emaitza latza gauzatuz. Lizarrakoa zulo handi hori estaltzen saiatuko da zalantzarik gabe.

Aurrelarien lehiak ikusterakoan Olaizola II.aren aldera doa estadistika hiru partiduetatik bi dauzka irabazita eta.

FINALEAN EGON NAHIAN

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store