UNANUE GOGOTSU AGERTU DA ENTRENAMENDUETAN

Mikel Unanue indartsu azaldu da Asegarceko Gasteizko entrenamenduetan. Pubiseko ebakuntza egin ziotenetik denbora franko iragan da eta egonaldi lasai eta luzea egin eta gero kantxan da berriro.
Atzo Ogetan izan zen Salba Bergararen esanetan eta abduktoreak lantzeko ariketa bereziei ekin zien.

Berotzeko partidutxo arin baten ostean, Salbak hainbat pilotakada luzatu zion bi aldeetara behin eta berriz alboko mugimenduak eginarazteko.

Berrogeita bost minututako saioa bukatuta, minik gabe bukatu zen Añorgarra, erabat baikor eta ahalik eta azkarren frontoietan agertzeko irrikan.

Animoz oso ondo dago eta nahiz eta hainbeste denbora geldi egon, pisuaz bikain dabil ezkerti gipuzkoarra.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store