CaixaBank Mastersak jarriko dio markoa, uztailaren 7an San Fermin Torneoarekin hasiko den 2023 uda pilotazaleari

San Fermin Torneoak emango dio hasiera udari, eta ondoren CaixaBank Mastersa, eta Andre Maria Zuria, Aste Nagusia, Donostia Hiria eta San Mateo torneoak jokatuko dira
CaixaBank Mastersa uztailaren 21ean hasiko da Urrestillan eta urriaren 1ean amaituko da Navarra Arenako finalarekin
Enpresa bakoitzeko sei pilotarik hartuko dute parte, sei bikote misto osatuz
Bost jardunaldiko sailkapen liga, playoffak, finalerdiak eta finala izango ditu

Bilbo, 2023ko ekainaren 21a

Esku pilota profesionaleko udako egutegia aurkeztu da gaur. CaixaBank Mastersa aurkezteko balio izan duen ekitaldi honetan, torneoan parte hartuko duten bikoteak izan dira. Enpresa bakoitzeko sei pilotari izango dira, eta bikoteak berriz ere mistoak izango dira, aurreko edizioetan bezala.

ELORDI – ALBISU
EZKURDIA – MARIEZKURRENA II
PEÑA II – REZUSTA
ALTUNA III – IMAZ
JAKA – MARTIJA
LARRAZABAL – ZABALETA

CaixaBank Mastersaren aurkezpenean parte hartu dute Juan Pedro Badiola CaixaBank-eko Ipar Lurralde Zuzendariak, Unai Iglesias Baiko Pilotako arduradun komertzialak eta Inaxio Errandonea Aspe Pelotako arduradun komertzialak.

CaixaBank Mastersa uztailaren 21ean hasiko da Urrestillan eta urriaren 1era arte iraungo du. Pilotariek bost jardunaldiko sailkapen liga jokatuko dute eta lehen postuan sailkatzen den bikoteak zuzenean jokatuko ditu finalerdiak. Bigarren sailkatuek bosgarren sailkatuen aurka jokatuko dute playoffetan, eta hirugarrenek laugarrenen aurka. Seigarren bikotea kanporatuta geratuko da. Iruñeko Navarra Arenan jokatuko da CaixaBank Masterseko finala urriaren 1ean.

Jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu ahal izango dira.

2023-06-22

Azken albisteak

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store