Andre Maria Zuria 2023 Torneoa aurkeztu dute Gasteizko Montehermoso Kulturunean 

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 6a

Abuztuaren 4an, ostirala, lehen finalerdia jokatuko dute Peña II-Albisu eta Larrazabal-Mariezkurrena II bikoteek, eta bi egun geroago, abuztuaren 6an, bigarren finalerdia jokatuko dute Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Martija bikoteek.

Bi kanporaketetako irabazleak abuztuaren 8ko finalean gurutzatuko dira, Gasteizko Ogetan.

Andre Maria Zuria Torneoaren aurkezpenean, honako hauek parte hartu dute: Ana Lopez de Uralde, Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirol eta Osasun zinegotziak, Iñaki Ibeas, CaixaBankeko Negozio Arloko zuzendariak, Unai Iglesias, Baiko Pilotako arduradun komertzialak, eta Inaxio Errandonea, Aspe Pelotako arduradun komertzialak.

Andre Maria Zuria Torneoko jaialdietarako sarrerak entradasfronton web orrian erosi ahal izango dira. 

EPELen eta Gasteizko Udalaren arteko akordioa

EPELek beste urtebetez luzatu du Gasteizko Udalarekin 2023/2024 denboraldian Ogeta pilotalekuan eskupilota profesionaleko partidak egiteko akordioa.EPELen eta Gasteizko Udalaren arteko akordioari esker, hiru jaialdi hartuko dituen Andre Maria Zuria torneoaz gain (bi finalerdi eta finala), gutxienez beste lau jaialdi egingo dira Ogeta pilotalekuan, txapelketa bakoitzean (4 ½, Binakaka eta Buruz Buru) bat gutxienez, eta horietako baten finalerdi bat jokatuko litzateke.

2023-07-06

  • 2023ko Andre Maria Zuriaren Torneoa abuztuaren 4an hasiko da, ostiralean, eta finala hilaren 8an jokatuko da Ogetan, bi finalerdien ostean
  • Larrazabal-Mariezkurrena II, Peña II-Albisu, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Martija bikoteek hartuko dute parte torneoan

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 6a

Abuztuaren 4an, ostirala, lehen finalerdia jokatuko dute Peña II-Albisu eta Larrazabal-Mariezkurrena II bikoteek, eta bi egun geroago, abuztuaren 6an, bigarren finalerdia jokatuko dute Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Martija bikoteek.

Bi kanporaketetako irabazleak abuztuaren 8ko finalean gurutzatuko dira, Gasteizko Ogetan.

Andre Maria Zuria Torneoaren aurkezpenean, honako hauek parte hartu dute: Ana Lopez de Uralde, Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirol eta Osasun zinegotziak, Iñaki Ibeas, CaixaBankeko Negozio Arloko zuzendariak, Unai Iglesias, Baiko Pilotako arduradun komertzialak, eta Inaxio Errandonea, Aspe Pelotako arduradun komertzialak.

Andre Maria Zuria Torneoko jaialdietarako sarrerak entradasfronton web orrian erosi ahal izango dira. 

EPELen eta Gasteizko Udalaren arteko akordioa

EPELek beste urtebetez luzatu du Gasteizko Udalarekin 2023/2024 denboraldian Ogeta pilotalekuan eskupilota profesionaleko partidak egiteko akordioa.EPELen eta Gasteizko Udalaren arteko akordioari esker, hiru jaialdi hartuko dituen Andre Maria Zuria torneoaz gain (bi finalerdi eta finala), gutxienez beste lau jaialdi egingo dira Ogeta pilotalekuan, txapelketa bakoitzean (4 ½, Binakaka eta Buruz Buru) bat gutxienez, eta horietako baten finalerdi bat jokatuko litzateke.

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store