Urrutikoetxeak Lasorekin bikotea osatuko du larunbatean Bizkaia Frontoian

Urrutikoetxeak Aranguren ordezkatuko du larunbat honetan Binakako Txapelketan, Aginagako atzelariak eskuetako mina duelako. Bestalde, Eskirozek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Labriten, Berriozarkoak eskuetako mina duelako.

Mikel Urrutikoetxeak atzelari moduan jokatuko du berriz Binakakoan. Zaratamoko pilotariak hirugarren aldiz parte hartuko du atzelari gisa txapelketa honetan, 2016ko eta 2020ko edizioen ondoren. Bere lehen parte hartzean txapela janztea lortu zuen, eta 2020an berriro finalera iritsi zen.

Oraingoan, Urrutikoetxeak Lasorekin osatuko du bikotea eta Altuna III-Martijaren aurka jokatuko du larunbat honetan Bizkaia Frontoian.

Eskiroz Mariezkurrena II.aren ordez Labriten

Jon Mariezkurrenak ere eskuetako mina du, eta bere ordez Eskirozek jokatuko du larunbatean Labriten Jakarekin batera, P.Etxeberria-Zabaletaren aurka. Horrekin batera, Salaverri II.ak Eskiroz ordezkatuko du Binakako Serie B Txapelketan.

2024-01-23

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store