Urrutikoetxeak kontratua berritu du Baikorekin

Urrutikoetxeak bi urtez luzatu du kontratua Baiko Pilotarekin. Zaratamoko aurrelariaren hitzetan, “erraza izan da akordio batera iristea”.

Mikel Urrutikoetxea hiru Txapelketa nagusietan hiru txapelak irabazi dituen zortzi pilotarietako bat da, eta atzelari bezala jokatuz Binakakoa irabazi duen aurrelari bakarra da. 2009an debuta egin zuenetik profesionaletan eman dituen hamahiru urteetan, Urrutikoetxeak beste lau final jokatu ditu, azkena duela bi urte.

Kontratua berritu ostean Urrutikoetxeak adierazi duenez, “orain entrenatzen jarraitu behar dut hurrengo helburuak prestatzeko“.

Zaratamoko aurrelariak igande honetan bertan jokatuko du Bizkaia Frontoian, Mariezkurrena II.arekin batera Elezkano II.a-Zabaletaren aurka 4 1/2ko finalaren aurreko partidan.

2022-11-15

Azken albisteak

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

2026-10-17

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

P.Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari Amorebieta-Etxanon jokatu den final-laurdenetako ligako lehen partidan. Serie Bn Rekaldek eta Zubizarretak Apezetxea II.ari eta Amianori irabazi diete hurrenez hurren.

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store