Laso eta Elordiren arteko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenak, Aretxabaletaren agurra, zuzeneko musika… larunbat honetan Bizkaia Frontoian

Pilota jaialdia Urrutikoetxea-Morgaetxebarria eta Artola-Uriondo bikoteen arteko binakako partidarekin hasiko da.

Jaialdia zuzeneko musikarekin girotuta egongo da eta une berezia ere izango du Andoni Aretxabaletaren agurrarekin. Markinarrak 18 urte besterik ez zituela egin zuen debuta Universidad de la Pelota pilotalekuan, eta 2014an Binakako Txapelketako finalista izan zen. Zortzi aldiz parte hartu du Binakako Txapelketan, eta 396 partida jokatu ondoren, Andoni Aretxabaletak agur esango du bihar Bizkaia Frontoian, bere kide, lagun eta familiaz inguratuta.

Eta biharko jaialdia biribiltzeko, Laso eta Elordi, 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen jardunaldiko B multzoko bi irabazleak, finalerdietarako txartela lortzen saiatuko dira.

Pilota jaialdia 17:15ean hasiko da eta sarrerak entradasfronton.com webgunean eskuratu daitezke.

2022-10-21

Azken albisteak

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store