Iztuetak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Martxel Iztueta akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste hiru urtez luzatzeko.

Atzelari tolosar gazteak azaldu duenez “oso pozik nago Baikorekin beste hiru urtez sinatzeagatik, eta eskertuta eman didaten konfiantzagatik”. Eta azpimarratu du “lanean jarraituko dugu hobetzen jarraitzeko eta garaipen gehiago lortzeko”.

Binakako Serie B Txapelketa irabazi du aurten Martxel Iztuetak eta udan CaixaBank Mastersa jokatuko du. Tolosarrak larunbat honetan bertan estreinatuko du bere kontratu berritzea. Erratzun jokatuko du Urrutikoetxearekin batera Agirre eta Imazen aurka arratsaldeko 17:00etan hasiko den pilota jaialdian.

2024-06-25

Azken albisteak

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store