2025 Binakako Txapelketa aurkeztu dute

– Txapelketa ostiralean hasiko da Beasainen eta martxoaren 30ean amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenako finalarekin

– 14 jardunaldi izango ditu sailkapen ligak, playoffetako hiru partida jokatuko dituzte, eta hiru jardunaldi izango ditu finalerdietako ligak

– Laso-Iztueta, Altuna III-Aranguren, Artola-Mariezkurrena II, P.Etxeberria-Martija, Peña II-Albisu, Ezkurdia-Rezusta, Jaka-Imaz, eta Elordi-Zabaleta txapela irabazten saiatuko dira. Arangurenek Asperekin utzita jokatuko du Binakako Txapelketa honetan.

Binakako Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Baiko Pilotako lau bikote eta Aspeko beste lau ahaleginduko dira martxoaren 30eko finalean txapela janzten. Arangurenek Asperekin utzita jokatuko du Binakako Txapelketa honetan.

Baiko eta Aspeko bikoteak

Baiko Pilotak bere koadroko lau bikote hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin: Laso-Iztueta, Artola-Mariezkurrena II, Peña II-Albisu eta Jaka-Imaz. Helburu berarekin, ASPE Pelotak Altuna III-Aranguren, P.Etxeberria-Martija, Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta aurkeztu ditu.

Ostiral honetan hasiko da Beasainen

Ostiralean emango diote hasiera lehiaketari Beasainen Ezkurdia-Rezustak eta Elordi-Zabaletak. Artolaren itzulera gertu badago ere, ez da lehenengo jardunaldira iritsiko, eta bere ordez Larrazabalek jokatuko du larunbatean Lizarran. Bertan izango dira Larrazabal-Mariezkurrena II.a eta Laso-Iztueta. Egun berean, larunbatean, San Andres egunean, Altuna III-Aranguren eta P.Etxeberria-Martija izango dira aurrez aurre Eibarren. Eta igandean, Basaurin, Jaka-Imaz eta Peña II-Albisu saiatuko dira aurreneko puntua eskuratzen.

Sailkapen liga, playoffak, finalerdietako liga eta finala

Ostiralean hasi eta martxora bitartean luzatuko da Eskuz Binakako EPEL 2025 Txapelketa. Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu eta final handia Nafarroa Arenan izango da martxoaren 30ean, igandean.

Sarrerak

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik.

2025 Binakako Txapelketa aurkeztu dute

2024-11-26

Azken albisteak

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

2026-10-17

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

P.Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari Amorebieta-Etxanon jokatu den final-laurdenetako ligako lehen partidan. Serie Bn Rekaldek eta Zubizarretak Apezetxea II.ari eta Amianori irabazi diete hurrenez hurren.

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store