Urrutikoetxeak Artola, eta Senarrek Laso, ordezkatuko dituzte asteburuan

Iñaki Artolak eta Unai Lasok, biak eskua minduta, ez dute jokatuko Binakako Txapelketako sailkapen ligako azken jardunaldian.

Iñaki Artolak eskua minduta amaitu zuen ostiralean Tafallan jokatu zuen Binakako Txapelketako partida, eta larunbatean ezin izango du sailkapen ligako azken jardunaldian parte hartu. Urrutikoetxeak hartuko du bere lekua, Mariezkurrena II.arekin bikotea osatuz, Ezkurdia eta Rezustaren aurka jokatzeko Bilbon. Eta Unai Lasok eskua minduta dauka oraindik, eta Senarrek ordezkatuko du larunbatean Iruñean, Iztuetarekin batera P.Etxeberria-Martijaren aurka jokatzeko.

Serie B Txapelketan

Bakaikoak Senar eta Zubizarreta III.a ordezkatuko ditu ostiralean Sestaon eta larunbatean Bilbon, eta Lizeagak Ugartemendiaren ordez jokatuko du larunbatean Iruñean.

2025-02-11

Azken albisteak

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

2026-08-25

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

22-19 gainditu dituzte Ezkurdia-Rezusta Bizkaia Frontoian jokatutako finalerdian, eta ostiraleko finalean izango dira. Serie Bn, Murua-Aldabe sailkatu dira Rekalde-Eskuzari 22-19 irabazi ondoren.

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-23

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

P.Etxeberria-Imazek 22-18 irabazi diete Laso-Martijari Zarautzen. Serie Bn, Amiano-Gabirondok Zubizarreta IV-Bikuña garaitu dituzte.

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

2026-08-21

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia-Albisu Elizondon, eta sailkapen ligako lehen postuan berdindu dute Zabala-Iztuetarekin. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak tanto bakarragatik irabazi diete Peña II-Lozari.

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-16

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Laso-Martijak 22-20 gainditu dituzte Artola-Rezusta Zarautzen, eta bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn, Salaberria-Morgaetxebarriak Zubizarreta IV-Bikuñari irabazi diete.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store