Abuztuaren 19an hasiko da Bilboko Aste Nagusia 2025 torneoa

Abuztuaren 19an, asteartea, lehen finalerdiak jokatuko dira. Bertan, Altuna III-Martija eta Elordi-Zabaleta izango dira aurrez aurre Serie A Torneoan, eta Salaberria-Eskuza eta Murua-Tolosa Serie B Torneoan. Hurrengo egunean, abuztuaren 20an, beste bi finalerdiak jokatuko dira: Jaka-Mariezkurrena II vs Artola-Iztueta Serie An, eta Alberdi II-Aranguren vs Senar-Morgaetxebarria Serie Bn.

Finalerdietako irabazleek abuztuaren 22ko finaletan neurtuko dituzte elkarren indarrak Bilboko Bizkaia Frontoian.

Abuztuaren 18an, Bizkaia Torneoko finala

Abuztuaren 18an Bizkaia Torneoko finala jokatuko dute Sollube eta Oiz taldeek. Agirrek 4 ½an, Artola-Albisuk binaka, eta Bakaikoak buruz buru Sollube ordezkatuko dute. Eta Oizen aldetik, P.Etxeberriak jokatuko du 4 ½an , Elordi-Zabaletak binaka, eta Salaberriak buruz buru.

Sarrerak
Aste Nagusia Torneoko jaialdietarako sarrerak entradasfronton web orrian eskuratu daitezke.

2025-07-22

  • Torneoa abuztuaren 19an, asteartean, hasiko da eta finalak 22an jokatuko dira
  • Edizio honek bi lehiaketa paralelo hartuko ditu: Serie A eta Serie B
  • Abuztuaren 18an Bizkaia Torneoko finala jokatuko dute Sollube eta Oiz taldeek

Abuztuaren 19an, asteartea, lehen finalerdiak jokatuko dira. Bertan, Altuna III-Martija eta Elordi-Zabaleta izango dira aurrez aurre Serie A Torneoan, eta Salaberria-Eskuza eta Murua-Tolosa Serie B Torneoan. Hurrengo egunean, abuztuaren 20an, beste bi finalerdiak jokatuko dira: Jaka-Mariezkurrena II vs Artola-Iztueta Serie An, eta Alberdi II-Aranguren vs Senar-Morgaetxebarria Serie Bn.

Finalerdietako irabazleek abuztuaren 22ko finaletan neurtuko dituzte elkarren indarrak Bilboko Bizkaia Frontoian.

Abuztuaren 18an, Bizkaia Torneoko finala

Abuztuaren 18an Bizkaia Torneoko finala jokatuko dute Sollube eta Oiz taldeek. Agirrek 4 ½an, Artola-Albisuk binaka, eta Bakaikoak buruz buru Sollube ordezkatuko dute. Eta Oizen aldetik, P.Etxeberriak jokatuko du 4 ½an , Elordi-Zabaletak binaka, eta Salaberriak buruz buru.

Sarrerak
Aste Nagusia Torneoko jaialdietarako sarrerak entradasfronton web orrian eskuratu daitezke.

Azken albisteak

Peña II.ak, Bilbon, eta Muruak, Azkoitian, lehen puntua lortu dute final-laurdenetako lehen jardunaldian

2026-10-17

Peña II.ak 22-11 gainditu du Laso Bizkaia Frontoian, eta Muruak 22-19 irabazi dio Elordiri Azkoitiko Gurean. Serie Bn, Zubizarreta III.ak 22-12 irabazi dio Salaberriari.

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

2026-10-17

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

P.Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari Amorebieta-Etxanon jokatu den final-laurdenetako ligako lehen partidan. Serie Bn Rekaldek eta Zubizarretak Apezetxea II.ari eta Amianori irabazi diete hurrenez hurren.

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store