Asteburu honetan Eskirozek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du, eta Peña II.ak Artola

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Eskirozek ordezkatuko du larunbat honetan Donostian. Eta Peña II.ak Artolaren ordez jokatuko du ostiralean Seguran.

Mariezkurrena II.ak kailua hautsi zuen eskuin eskuko ahurrean iragan ostiralean Amorebieta-Etxanon jokatutako partidan, eta zauria sendatzen ari zaizkio. Asteburu honetan ez du jokatuko eta Eskirozek ordezkatuko du Donostiako Atano III.ean.

Artolaren kasuan, Alegiako aurrelariak hatzeko hausturaren eboluzioaren zain jarraitzen du, eta ostiral honetan Peña II.ak hartuko du bere lekua Seguran, Imazekin batera Zabala-Martijaren aurka jokatzeko.

Serie B Txapelketan

Ostiral honetan, Najeran, Landak Eskirozen lekua hartuko du, eta Bakaikoak, eskua minduta duen Senarren tokia hartuko du. Larunbatean, Donostian, Agirrek jokatuko du Peña II.aren ordez.

2026-02-09

Azken albisteak

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

2026-06-21

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Zubizarreta IV.ari Muskizen, eta Peña II .aren aurka jokatuko du Sestaon datorren asteazkenean. Salaberriak Elordi kanporatu du Zaldibarren, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du Hernanin ostegunean.

Jaka 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetara sailkatu da

2026-06-20

Jaka 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetara sailkatu da

Jakak 22-10 gainditu du Artola Barañainen, eta Lasoren aurka jokatuko du Gernikan datorren larunbatean.

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

2026-06-01

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Aitor Aranguren akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store