Aimar Olaizolak amaitutzat emango du bere kirol ibilbide profesionala

Goizuetako pilotariak, 23 urte baino gehiagoz profesionaletan aritu ostean, kantxak utziko dituela iragarri du gaur Bilboko Bizkaia frontoian Jose Ramon Garai Baiko Pilotako zuzendariarekin batera egindako prentsaurrekoan.

Olaizola II.aren azken partida zuriz jantzita azaroaren 13an izango da, Goizuetako pilotalekuan. Bien bitartean, Aimarrek denboraldi honetan geratzen zaizkion partidak jokatzen jarraituko du, horien artean, igandeko CaixaBank Masterseko finala.

Hauek dira Olaizola II.ak jokatuko dituen partidetako batzuk:
o 09/24 Logroño San Mateo-Finalerdia: Olaizola II-MariezkurrenaII vs Jaka-Albisu
o 09/26 Logroño San Mateo Finala ????
o 10/02 Donostia: Altuna III-Imaz vs Olaizola II-Zabaleta
o 10/17 Bilbo: Olaizola II-Imaz vs Urrutikoetxea-Aranguren
o 10/23 Iruña: Olaizola II-Mariezkurrena II vs Laso-Imaz
o 10/31 Vitoria-Gasteiz: Olaizola II-Mariezkurrena II vs Jaka-Aranguren
o 11/13 Goizueta: Olaizola II-Imaz vs Jaka-Aretxabaleta

Hauek dira Olaizola II.aren kirol ibilbideko daturik garrantzitsuenak:
• Debuta: 1998/04/12 Lekunberriko Jaian Jai frontoian
• 23 urte profesional gisa
• 1307 partida jokatu ditu profesionaletan orain arte
• 26 final jokatuta
• 14 txapel irabazita

• Profesionaletako palmaresa: 
♣ Buruz Buruko Txapelduna: 2005, 2007, 2012, 2013
♣ 4 ½ ko Txapelduna: 2002, 2004, 2005, 2008, 2011, 2012, 2013
♣ Binakako Txapelduna: 2008, 2011, 2016
♣ Buruz Buruko Txapeldunordea: 2003, 2006, 2009, 2011, 2015, 2018
♣ 4 ½ ko Txapeldunordea: 2014
♣ Binakako Txapeldunordea: 2003, 2006, 2009, 2014
♣ Nafarroako 4 ½ ko Txapelduna: 2005, 2007, 2009, 2014, 2015, 2017
♣ 2. mailako Buruz Buruko Txapelduna: 1999
♣ 2007ko Banakako Baskepensiones BBK Masterseko Txapelduna

• Amateur palmaresa: 
♣ 1998 Espainiako 20 urtez azpiko Buruz Buruko Txapelduna
♣ 1998 Nafarroako Binakako Txapelduna
♣ 1996 Gazte mailako El Diario Vasco Torneoko Txapelduna

2021-09-15

Azken albisteak

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

2026-11-20

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ruben Salaverri akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte batez luzatzeko.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store