EPELeko Lehiaketa Epaile Bakarraren ebazpena, Buruz Buruko finala dela eta

EPELeko Lehiaketa Epaile Bakarraren ebazpena, 2021eko ekainaren 16koa; horren bidez, Artolak Buruz Buruko Txapelketako finala jokatzeari uko egin diola ezartzen da, eta Rezustak jokatu duela, 2021eko ekainaren 6an jokatutako 3. eta 4. posturako partida irabazi baitzuen. 

Bilbo – Bizkaia, 2021eko ekainaren 16a

GERTAERA

 Bakarra.- 2021eko ekainaren 16an, Baiko Pilota enpresaren jakinarazpen bat jaso da EPELen. Bertan, honako hau jakinarazten da: “Gaur egindako proba medikoen arabera, Iñaki Artolak ezin izan du gainditu arauzko atzerapena eskatzeko EPELi lehenago jakinarazitako lesioa. Lesio horren ondorioz, hilaren 20rako iragarritako Buruz Buruko 2021eko finala ezin izango du gutxieneko osasun baldintzetan jokatu. Aurreko guztiagatik, Iñaki Artola pilotariak final hori jokatzeari uko egiten diola jakinarazten dugu”.

Honako hauek gauzatu beharko dira:

ARAUZKO OINARRIAK

I.- Buruz Buruko Txapelketaren Erregelamenduan aurreikusitakoarekin bat etorriz, erakunde horretako Lehiaketa Epaile Bakarrak eskumena du lehiaketan gertatzen diren lehia-alderdi guztiak ezagutzeko, baita finalaren atzerapena ere.

II.- Buruz Buruko Txapelketaren Erregelamenduak honako hau adierazten du finalari dagokion atalean: EPELeko Lehiaketa Epaile Bakarrak erabakiko du, gertaerak aztertuta, atzeratzea eman ala ez, eta, hala bada, finalerako beste data bat ezarriko du, 2021eko ekainaren 20ko epemugarekin jokatu beharko litzatekeena. Finalistetako bati finala EPELeko Lehiaketa Epaile Bakarrak ezarritako egunean jokatzea eragozten dioten gertaerak badaude, 3. postua eskuratzeko partidako (kontsolazio finala) garaileak beteko du bere postua.

Horregatik guztiagatik, honako hau,

EBAZTEN DUT

I.- Artolak, sailkatuta zegoen EPELen Buruz Buruko 2021 Txapelketako finala jokatzeari uko egin izanaren jakinarazpena jaso izana.

II.- EPELen Buruz Buruko 2021 Txapelketako araudiaren arabera, finala 2021eko ekainaren 20an jokatuko dela ezartzea, Bilboko Bizkaia Frontoian, Altuna III.a eta Rezustaren artean, bera izan baitzen 2021eko ekainaren 6an jokatu zen 3. eta 4. posturako partida irabazi zuena.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Eta horrela jasota gera dadin, ebazpen hau sinatzen dut, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

Borja Osés García

EPELeko Lehiaketa Epaile Bakarra

2021-06-16

Azken albisteak

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store