Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketan parte hartuko duten 8 pilotariak aurkeztu dira gaur

• Larrazabal, Alberdi, Erasun, Zubizarreta III, Elordi, P.Etxeberria, Egiguren V eta Salaberria Promozio mailako Buruz Buruko txapela irabazten saiatuko dira

• Bederatzigarren urtez jarraian CaixaBank izango da Promozio mailako eskupilota txapelketa garrantzitsuenaren babesle nagusia

Baiko Pilotak bere koadroko lau pilotari hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin: Larrazabal, Alberdi, Erasun eta Zubizarreta III. Helburu berarekin, ASPE Pelotak Elordi, P.Etxeberria, Egiguren V eta Salaberria aurkeztu ditu.

Aurkezpenean egindako zozketak final-laurdenetako hurrengo kanporaketak utzi ditu: A taldean Elordi-Erasun, B taldean Egiguren V-Alberdi, C taldean P.Etxeberria-Zubizarreta III eta D taldean Salaberria-Larrazabal.
Finalerdietan, batetik A eta B taldeetako irabazleak gurutzatuko dira eta bestetik, C eta D taldeetakoak. Finala ekainaren 5ean jokatuko da.

Bizkaia Frontoiko Prentsa Aretoan egindako aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Emilio Cuadrado CaixaBankeko Bilboko Negozio Arloko zuzendariak, Unai Iglesias Baiko Pilotako ordezkariak eta Inaxio Errandonea ASPE Pelotako ordezkariak.

Berrikuntzak
Promozio mailako Txapelketak, iazko ediziorako aurkeztu zituen berrikuntzak hartuko ditu bere baitan. Besteak beste, hauek hirurak:
Sakea: “Pasa”-ko marra sei t’erdiko koadroan jarriko da
Botileroa: Parte hartzaileek botileroak izango dituzte
Partida atzerapenak: Ez da partidarik atzeratuko

2021-05-18

Azken albisteak

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

2026-06-21

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Zubizarreta IV.ari Muskizen, eta Peña II .aren aurka jokatuko du Sestaon datorren asteazkenean. Salaberriak Elordi kanporatu du Zaldibarren, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du Hernanin ostegunean.

Jaka 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetara sailkatu da

2026-06-20

Jaka 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetara sailkatu da

Jakak 22-10 gainditu du Artola Barañainen, eta Lasoren aurka jokatuko du Gernikan datorren larunbatean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store