Olaizola II-Urrutikoetxeak finalerako txartela eskuratu dute (22-13)

Eskuz Binakako Txapelketako finalerako txartela eskuratu dute Olaizola II-Urrutikoetxeak gaur arratsaldean Eibargo Astelena pilotalekuan Ezkurdia-Martijari 22-13 irabazi ondoren.

Gaurko norgehiagokan lehenengo jardunaldiko bi bikote garaileak izan dira aurrez aurre, hori dela eta, bazekiten gaurkoan irabaziz gero, seguru zirela finalean.

Olaizola II-Urrutikoetxea hasieratik amaierara izan dira aurretik markagailuan eta abantaila handia izan dute alde uneoro (4-0, 8-1, 15-7). Lau tantora jartzea lortu dute partidaren amaieran urdinek (16-12, 17-13) baina aldea ez da gehiago estutu eta 22-13 itxi dute partida Olaizola II-Urrutikoetxeak.

Emaitza: Olaizola II-Urrutikoetxea 22-13 Ezkurdia-Martija

Partidaren iraupena: Ordu 1

Pilotakadak: 544

Gorriek (Olaizola II-Urrutikoetxea): 13 tanto egin dituzte eta 4 galdu

Urdinek (Ezkurdia-Martija): 9 tanto egin dituzte eta 9 galdu

Lehenengo partida: Irribarria-Bikuña 11-22 P.Etxeberria-L.Galarza

Hirugarren partida: Dario-Garmendia 18-11Salaberria-O.Etxebarria

2020-10-04

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store