Etxarri-Aranatzeko jaialdiak emango die hasiera asteburuko pilota ikuskizunei

Gaur, iluntzeko 21:15ean, Eskuz Banakako Txapelketako aurre-kanporaketa bat jokatuko dute Arteaga II.ak eta Bakaikoak Etxarri-Aranatzeko Euskalerriari pilotalekuan. Eta hau amaitu ondoren, Bengoetxea VI-Aretxabaletak eta Zubizarreta III-Arangurenek jokatuko dute bikoteka.

Bihar, pilotazaleek, Bilboko Bizkaia Frontoian dute hitzordua jarrita. Binakako Txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldiko partida jokatuko dute Jaka-Zabaleta eta Agirre-Albisu bikoteek. Biak ala biak garaipenaren bila aterako dira kantxara, lehenengo jardunaldiko partidak galdu ondoren. Pilota jaialdia 17:30ean hasiko da.

Eta etzi, igandean, Eibargo Astelena pilotalekuak finalerdietako jardunaldi honetako bigarren partida hartuko du. Lehenengo jardunaldian garaipena lortu zuten Olaizola II-Urrutikoetxea eta Ezkurdia-Martija izango dira aurrez aurre. Eibargo jaialdia 17:00tan hasiko da.

2020-10-02

Azken albisteak

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

2026-11-20

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ruben Salaverri akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte batez luzatzeko.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store