Sei finalerdi eta bi final hogeita zortzi egunean

Atzo hasi eta urriak 18 bitartean, hogeita zortzi egunean, CaixaBank Masterseko bi finalerdiak eta finala, eta Binakako Txapelketako finalerdietako lau partidak eta finala izango dira jokoan.

Bizi dugun egoerak, txapelketak bata bestearen atzean lotuta ekarri ditu eta epe laburrean norgehiagoka erabakigarri ugari izango dira.

Atzo Logroñoko Adarraga pilotalekua izan zen CaixaBank Masterseko lehenenego finalerdiaren lekukoa. Ostiralean bigarren finalaurrea hartuko du.

Bateko eta besteko irabazleak Bilboko Bizkaia Frontoian izango dira aurrez aurre igande honetan arratsaldeko 17:30tan hasiko den pilota jaialdian.

Eta ia atsedenik gabe, martxoan bertan behera geratutako Binakako Txapelketako finalerdietako bi jardunaldiak eta finala jokatuko dituzte hurrengo astetik aurrera Eibarren, Bilbon eta Tolosan.

2020-09-22

Azken albisteak

Zabala-Iztueta ere CaixaBank Masterseko finalerdietan izango dira

2026-09-06

Zabala-Iztuetak 22-15 irabazi diete Artola-Rezustari Legution, eta finalerdietarako txartela lortu dute. Serie Bn, Murua-Eskirozek Jaka-Eskuzari irabazi diete eta bigarren sailkatu dira.

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

2026-09-06

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

Oiartzungo atzelariak ondoeza izan zuen atzo Lekeition jokatutako partidan.

Ezkurdia-Albisuk CaixaBank Mastersean finalerdietara sailkatzeko aukerei eutsi diete

2026-09-05

Ezkurdia-Albisuk CaixaBank Mastersean finalerdietara sailkatzeko aukerei eutsi diete

Imazek, ondoezik, bigarren atsedenaldian partida utzi du, markagailuak Ezkurdia-Albisu bikotearen aldeko 18-14ko emaitza erakusten zuenean. Garaipen honekin Ezkurdiak eta Albisuk finalerdietarako txartela izango dute jokoan azken jardunaldian. Serie Bn, Peña II-Gaskue bikoteak irabazi du.

Elordi-Mariezkurrena II.a CaixaBank Masterseko finalerdietara sailkatu dira

2026-09-04

Elordi-Mariezkurrena II.a CaixaBank Masterseko finalerdietara sailkatu dira

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-10 irabazi diete Laso-Martijari Lekeition, eta finalerdietarako txartela lortu dute. Serie Bn, P.Etxeberria-Landa ere finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store