Aldaketak CaixaBank Masterseko sailkapenaren goiko aldean

Zestoan hasi dira goizen, iluntzeko 21:15ean. Bengoetxea VI-Martija lidergoari eutsi nahian eta Altuna III-Imaz lidergoa harrapatu nahian kantxaratu dira. Partida gorabeheratsua izan bada ere, urdinek erregulartasun handiagoa azaldu dute eta garaipena bereganatu dute (16-22). Emaitza honekin, Bengoetxea VI-Martijak pausu bat atzera egin dute sailkapenean.

Zizurkilen eta Getarian 22:00tan eman diete hasiera herriko pilota jaialdiei. Jaka-Albisuk eta Artola-Rezustak gogotsu ekin diote partidari Intxaur pilotalekuan. Gorriak aurretik jarri badira ere hasieran (4-1), urdinek berehala erantzun dute sei tanto jarraian eginez eta markagailua irauliz (4-7). Hortik aurrera Artolak eta Rezustak errazago egin dute lan eta abantaila handituz joan dira azkenengo 14-22koa itxi arte. Garaipen honekin sailkapenaren buruan jarri dira gipuzkoarrak.

Getariako Sahatsaga frontoira hurreratu diren pilotazaleek Olaizola II-Zabaletaren eta Ezkurdia-Arangurenen arteko pilota partidarekin gozatu ahal izan dute. Sendo ekin diote partidari Ezkurdiak eta Arangurenek lehenengo zazpi tantoak eskuratuz. 6-14 ere joan dira aurretik urdinak baina zazpi tanto jarraian egin ondoren, 13-15 hurbildu dira Olaizola II-Zabaleta. 17-17 berdintzea ere lortu dute azken txanpan, baina handik aurrerako tanto guztiak urdinek egin dituzte eta 17-22ko emaitzarekin zarratu dute partida.

2020-08-08

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store