Bizkaia Frontoiak Binakako eta Eskuz Banakako Txapelkeetako finalak bermatuko ditu 2022ra arte; eta bi urtez luzatu ahalko da

Ute Giroa-Custom Sport 2, gaur egun Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Frontoia instalazioaren mantentze-, kontserbazio-, kudeaketa- eta ustiapen-lanen zerbitzua ematen duen enpresa, akordio batera iritsi da Aspe Pelota eta Baiko Pilota enpresekin (horiek, era berean, EEL —Eskupilotaren Enpresen Liga— osatzen dute). Aipaturiko akordioari esker jarraituko da Bizkaia Frontoian eskupilotako txapelketa ofizial nagusien partidak jokatzen.

Akordioan ezartzen denaren arabera, Binakako Txapelketa eta Eskuz Banakako Txapelketa, gutxienez, Bizkaia Frontoian jokatuko dira.

Era berean, Bizkaia Txapelketako eta Aste Nagusiko Txapelketako partidak jokatuko dira, finalak barne.

Akordio hori Ute Giroa-Custom Sport 2 enpresa emakidadunak Azpiegiturak SAMP enpresa publikoarekin (instalazioaren jabea) sinatu duen indarreko kontratua iraungitzen denera arte mantenduko da indarrean. Hain zuzen ere, kontratu hori 2018ko maiatzean hasi zen eta 2022ko maiatzean amaitu zen; hala ere, baliteke bi urtez luzatzea, 2024ko maiatzera arte.

Horrela, Bizkaia Frontoiak kirol-mailarik altueneko ekimenak hartzeko konpromisoa berretsi du. 2011ko martxoan inauguratu zenetik, eskupilotako txapelketa ofizialetako 20 final jokatu dira eta pilotako erreferentziazko esparru bilakatu da.

Bizkaia Frontoian jokatuko da igande honetan 2019ko Eskuz Banakako Txapelketako finala; bertaratzen direnentzako hobekuntza garrantzitsuekin.

Ikusleak ekitaldiaz behar bezala gozatzeko aukera izan dezan, Bizkaia Frontoiak, beste berrikuntza batzuen artean, sonorizazio-sistema berri bat estreinatuko du, aurrekoa baino askoz hobea. Sistema berri horrek frontoi batek beti izan ohi dituen entzumen-baldintza zailak konponduko ditu eta, horretarako, ulergarritasuna hobetuko duten eta esparruaren dirdira-baldintzak ekidingo dituzten 34 bozgorailu jarriko dira gune desberdinetan.

Era berean, datorren igandean, 2m x 1m-ko led pantaila bat estreinatuko da leihatilen gunean. Horri esker, frontoian egingo diren ekitaldien programaketaren inguruko zein gorabeheren inguruko informazio zehatzagoa eskaini ahalko zaie ikusleei.

Azkenik, eskuz banakako finalera bertaratzen direnek “Bilbao wifi” udal sarea izango dute erabilgarri frontoian eta horren inguruetan. Horrek zerbitzu hobea eta doako sarbide libre eta unibertsala ekarriko du. Herritar guztientzako erabilgarri dagoen haririk gabeko teknologia bidezko interneterako sarbide hori Azpiegiturak SAMP erakundeak (Bizkaia Frontoiaren jabea) eta Bilboko Udalak sinatu duten akordioari esker izan da posible.

Berria

Sei hilabete daramatza karguan, eta gustura dago, kirol emaitzak onak izan ez diren arren. Olaizola II.aren itzuleran eta gazteen garapenean du fedea jarria bolada aldatzeko. Hala ere, nabarmendu du udako jaialdien salmenta martxa onean doala.
Baikok Bilbo erdian duen bulego berri ponposoan egin du hitzordua Unai Iglesiasek (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1977). Asegarcetik Baikorako trantsizioa bizi izan du, eta ari zaio neurria hartzen karguari. Enpresaria da; nabaritzen zaio hitz egitean: badaki esanikoak isildutakoak adina interpretatuko direla.

2019-06-06

Azken albisteak

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

2026-10-18

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

Zabalak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari final-laurdenetako ligako lehen jardunaldia itxi duen partida. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Bakaikoak Eskirozi irabazi dio.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store