GALDU ARREN DEBUT APARTA EGIN DU ESKUZ BANAKAKO TXAPELKETAN ALBISUK

Nahiz eta 21-22 galdu Jon Ander Albisuk lehenengo Eskuz Banakako Txapelketako partidu aparta jokatu du arratsalde honetan Ezkaraiko pilotalekuan.

Lehiaketa handienean bi pilotari debutanteek maila ederra eman dute gogortasuna eta pilotakada boteretsu asko izan dituen partiduan.
Albisu Merino II.a baino gehiago izan da piloteoan errioxarrak sotamanoz bere burua maiz defendatu behar izan duelarik. Bolada asko suertatu da neurketan, eta horren seinalea hasieran gertatu dena da, hots, 0-6tik 9-6rartekoa hain zuzen ere.
21na markadorean zela Asegarceko pilotariak dejada bat bota du baina txaparen azpian joan da eta horrek eman dio garaipena David Merinori.

Aipatu behar da, Aspeko pilotariaren bi pilotak hautsi direla beraz, 18natik aurrera Albisuren pilotekin soilik jokatu behar izan dute.
Merino II.ak Olaizola II.ari aurre egin beharko dio final zortzirenetan.

2019-05-09

Azken albisteak

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

2026-05-09

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

Zubizarreta III.ak 22-16 galdu du Muruaren aurka Iurretan, eta finalerdietarako aukerarik gabe geratu da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store