10. jardunaldia: Partida erabakigarriak Hendaian eta Iruñean

10. jardunaldiak Baiko Pilota Txapelketako bikoteen arteko azken partida zuzenak eskainiko dizkigu final-laurdenetako ligaxka honetan. Bi partida garrantzitsu, finalerdiak edo playoffak jokatzeko erabakigarriak izan daitezkeenak. Ostiralean Hendaian topaketa oso interesgarria biziko dugu. Artola-Imaz dinamika onean datoz joan den asteko garaipenaren ostean, eta lehen postuan sendotzea dute helburu. Bestalde, Victor-Mariezkurrena II bikotea markagailuari buelta ematen saiatuko da txapelketako bigarren puntua lortuz.

Eta larunbaterako, galaz jantziko da Labrit, oso partida gustagarria hartzeko. Olaizola II.a-Urrutikoetxea Laso-Albisuren aurka neurtuko dira, joan den astean pilotaleku berean irabazi baitzuten. Lehen itzulian partida bikaina eskaini zuten, 14-22 amaitu zena.

2020-05-15

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store