4 ½ Eusko Label Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

Gaur eguerdian 4 ½ Eusko Label Txapelketa irabazten saiatuko diren 12 protagonistak aurkeztu dituzte Bilboko Bizkaia Frontoian. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira azaroaren 19ko finalean txapela janzten.

Asteburu honetan bertan jokatuko dira final-zortzirenetako partidak. Ostiralean Artolak eta Agirrek estreinatuko dute lehiaketa Agoitzen. Larunbatean, Laudion, Aretan, Jakak eta Larrazabalek neurtuko dituzte elkarren indarrak. Eta igandean, Tolosako Beotibarrek bi kanporaketa hartuko ditu. Lehenengoan Urrutikoetxeak eta Salaberriak jokatuko dute elkarren aurka, eta bigarrenean, Elezkano II.ak Peña II.ak. 

Asteburuko lau irabazleek Ezkurdia, Altuna III, Elordi eta P.Etxeberria izango dituzte zain final-laurdenetako ligan.

Sarrerak
Jaialdi hauetarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu ahal izango dira.

2023-10-03

  • Txapelketa ostiral honetan hasiko da Agoitzen, eta azaroaren 19an amaituko da Bizkaia Frontoiko finalarekin
  • Artola, Altuna III, Jaka, Elordi, Agirre, Elezkano II, Ezkurdia, Larrazabal, Peña II, P.Etxeberria, Urrutikoetxea eta Salaberria arituko dira nor baino nor txapelaren bila
  • Lehiaketa final-zortzirenetan hasiko da, final-laurdenetako liga bat izango du, eta ondoren finalerdiak, kontsolazio finala eta finala jokatuko dituzte

Gaur eguerdian 4 ½ Eusko Label Txapelketa irabazten saiatuko diren 12 protagonistak aurkeztu dituzte Bilboko Bizkaia Frontoian. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira azaroaren 19ko finalean txapela janzten.

Asteburu honetan bertan jokatuko dira final-zortzirenetako partidak. Ostiralean Artolak eta Agirrek estreinatuko dute lehiaketa Agoitzen. Larunbatean, Laudion, Aretan, Jakak eta Larrazabalek neurtuko dituzte elkarren indarrak. Eta igandean, Tolosako Beotibarrek bi kanporaketa hartuko ditu. Lehenengoan Urrutikoetxeak eta Salaberriak jokatuko dute elkarren aurka, eta bigarrenean, Elezkano II.ak Peña II.ak. 

Asteburuko lau irabazleek Ezkurdia, Altuna III, Elordi eta P.Etxeberria izango dituzte zain final-laurdenetako ligan.

Sarrerak
Jaialdi hauetarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu ahal izango dira.

Azken albisteak

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store