600 EURO OLAIZOLA II.AREN ELASTIKOA ETA PILOTA BATEN TRUKE

Pilotak han hemenka zaletasun handia duela denok dakigu. Ez genekiena gure pilotari batzuek jarraitzaile amorratuak zituztenik.
Horren seinalea Euskadi Gaztea emisorak antolatu duen enkantean Olaizola II.aren elastikoa sinatuta eta pilota bat sinatutaren truke entzule batek ordaindutako 600 euroak ditugu.
Martxoaren 11an bukatu zen enkanteak Peruko Cusco herriko Manco Ccapac eskolako 225 gaztetxoentzako matrikula, uniforme, oinetako eta koadernoak erosteko behar den dirua biltzea zuen helburua.
Bi entzuleen arteko “borroka” trinkoak eragin omen zuen hain handi eta aldi berean onuragarria gertatu den diru kopurua.

Aipatu behar da enkante honetan Mtez. de Irujoren elastikoa sinatuta eta pilota bat sinatuta ere eskaini zirela, entzule batek 180 euroen truke erosi zituelarik.
Dauzkan helburuak direla eta Asegarcen poza sortarzai du enkante honen arrakastak eta bide batez Goizuetako aurrelariaren elastikoa eta pilota sinatutaren truke lortu den diru kopurua altuagatik.

2019-03-22

Azken albisteak

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store