ADORE HANDIA ERAKUTSI ARREN ESKUZ BANAKAKO TXAPELKETATIK AT GERATU DA ARRETXE II.A

Iker Arretxek agur egin behar izan dio 2011ko EPELen Eskuz Banakako Txapelketari gaur Eibarko Astelena pilotalekuan Aritz Lasaren aurrean 16-22 galdu eta gero.

Bere ohiko adorea erakutsi du Luzaideko pilotariak eta bere aita den Fernando Arretxe -Eskuz Banakako Txapeldun ohia- aholkulari gisa eduki du aldamenean, baina piloteoan aurkariaren maila berean aritu arren huts gehiegi egin ditu.
Asegarceko pilotaria airezko erremateak egiteko aurrera jo duenean ez du nahi beste asmatu eta horrek kaltea eragin dio markadoreari begira.

Aritz Lasak Bengoetxea VI.aren aurka jokatu beharko du final zortzirenetan.

ADORE HANDIA ERAKUTSI ARREN ESKUZ BANAKAKO TXAPELKETATIK AT GERATU DA ARRETXE II.A

2019-05-13

Iker Arretxek agur egin behar izan dio 2011ko EPELen Eskuz Banakako Txapelketari gaur Eibarko Astelena pilotalekuan Aritz Lasaren aurrean 16-22 galdu eta gero.

Bere ohiko adorea erakutsi du Luzaideko pilotariak eta bere aita den Fernando Arretxe -Eskuz Banakako Txapeldun ohia- aholkulari gisa eduki du aldamenean, baina piloteoan aurkariaren maila berean aritu arren huts gehiegi egin ditu.
Asegarceko pilotaria airezko erremateak egiteko aurrera jo duenean ez du nahi beste asmatu eta horrek kaltea eragin dio markadoreari begira.

Aritz Lasak Bengoetxea VI.aren aurka jokatu beharko du final zortzirenetan.


Azken albisteak

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store