AGIRREK: “IRUJO ATZEAN MANTENTZEN BADU XALAK BADAUKA AUKERARIK”

Imanol Agirre aurtengo eskuz banakako txapelketan Mtez. de Irujo finalista gehien estutu duen pilotaria da.

Martxoak 27an Barakaldes pilotalekuan Iberoko pilotariarekin topo egin zuen bilbotarrak eta nahiz eta 19-22 emaitzaz galdu irabazteko zorian egon zen.

Datorren igandean izango den finalari buruz, garbi dauka Imanolek Xalarentzako iradokizuna, “danok bezala, piloteo luze bat sortu, atzean mantendu eta handik irten daiteke Irujoren presarako joera eta huts egitea”.

Dena den, faboritotzat jotzen du Irujo eta sake ona, defentsa, erasoa eta tantu bukatzeko ahalmen baliotsua egokitzen zaizkio gazte nafarrari.

Gainera, Imanolek dio, “nirekiko partiduan opari gutxi egin zituen eta handik aurrera ez du ia halakorik egin”.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-23

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

P.Etxeberria-Imazek 22-18 irabazi diete Laso-Martijari Zarautzen. Serie Bn, Amiano-Gabirondok Zubizarreta IV-Bikuña garaitu dituzte.

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

2026-08-21

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia-Albisu Elizondon, eta sailkapen ligako lehen postuan berdindu dute Zabala-Iztuetarekin. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak tanto bakarragatik irabazi diete Peña II-Lozari.

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-16

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Laso-Martijak 22-20 gainditu dituzte Artola-Rezusta Zarautzen, eta bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn, Salaberria-Morgaetxebarriak Zubizarreta IV-Bikuñari irabazi diete.

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-15

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Larrazabal-Zabaletak 22-16 irabazi diete Altuna III-Imazi Azkoitian, eta bigarren puntua lortu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn Amiano-Gabirondok, Murua-Eskiroz gainditu dituzte.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store