“AIMAR IZANGO DA NIRE BOTILLEROA” DIO OLAIZOLA I.AK

Olaizola I.ak eta Mtz. de Irujok bat egin dute eguerdian Iruñeko Labrit pilotalekuan larunbat honetan elkarren aurka jokatuko duten EPELen Eskuz Banakako finalaurdenetako ligaxkako bigarren partidurako pilotak bereizteko.

Puntu bana dute eta esan beharrik ez dago bigarrena garrantzi handikoa izango dela. Otarrearekin arazorik ez da izan eta biak gustora geratu dira.
Aukeraketa bukatu ondoren kazetarien aurrean azaldu dira hauek luzatutako galderei erantzuteko. Asier honela mintzo da.

“Materialarekin gustora geratu naiz. Frontisetik ondo atera eta lurrean motelago doazen pilotak hartu ditut.
Partiduaren nondik norakoa, larunbatean bertan ikusiko da. Juanekin sarritan jokatu izan dut eta garbi dago bera menperatzea oso zaila dela. Errekurtso pilo bat du; sake, errestoa, aire, kolpe …
Oinatzen kontrako partiduan lehen puntua lortzeak adore eman zidan eta badakit beste puntu bat lortu ezkero finalerdietan sartzeko aukera handia emango didala.
Nere jokua egiten saiatuko naiz. Aurreneko partiduan ondo sakatu nuen eta errestoan, ba ,betiko zuloa, ea larunbatean min handia egiten ez didan.
Aimar izango da nire botilleroa”.

Berasaluze IX.a eta Urrutikoetxea Sestaon

Sestaon ere hautaketa egon da Promozio Txapelketako finalaurdenetako ligaxkan Berasaluze VIII.a eta Urrutikoetxea lehiatuko diren partidurako.
Asierrek 106,7 eta 105,5 gramoko pilotak hartu ditu eta Mikelelek aldiz, 106 eta 105,7 gramokoak irteera gehiago dutenak hain zuzen ere.

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store