AMOREBIETA ETA TOLOSAKO PILOTA AUKERAKETAK

Titin III.a-Beroiz eta Arretxe II.a-Ibai Zabala Amorebieta-Etxanoko Amorebieta IV.a pilotalekuan egon dira gaur datorren ostiralean jokatuko duten Esuskadi Goza ezazu Binakako txapelketako partidurako pilotak aukeratzeko.

Asegarce.com Berrizko atzelariarekin mintzo da eta zera esan digu:
“Beroizek Pascualen ordez jokatzeak ez du eragin handirik izango neurketarako. Mikelek Iñigo baino jo ahulagoa du baina menderatzeko oso zaila da. Guk atze alde hori joko dugu eta aukera sortzen denean Iker errematatzera sartuko da.

Nik txapelketan jokaturiko partiduei buruz hitz egitekotan, esan behar dut nahiko pozik nagoela denok irabaztea nahi arren. Azkainen partidu ona egin genuen eta erdiko mailako bikoeta baino gehiago garela garbi ikusi ahal egin zen.

Titin III.a-Beroiz: 104,9, 105,7 eta 106 g.
Arretxe II.a-Ibai Zabala: 105,5, 106,3 eta 105,3 g.

Baita Tolosan ere

Mtz. de Irujo-Merino II.a eta Berasaluze VIII.a-Apraiz bikoteek bat egin dute arratsaldez Tolosako Beotibar pilotalekuan datorren astelehenean elkarren aurka jokatuko duten Euskadi Goza ezazu Binakako txapelketako finalaurdenetako partidurako pilotak bereizteko.

Aspeko bikoak 105,6, 104,9 eta 106,4 gramoko larruzkoak hartu ditu eta urdinek aldiz 105,1, 105,9 eta 105 koen alde egin dute.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-16

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Laso-Martijak 22-20 gainditu dituzte Artola-Rezusta Zarautzen, eta bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn, Salaberria-Morgaetxebarriak Zubizarreta IV-Bikuñari irabazi diete.

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-15

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Larrazabal-Zabaletak 22-16 irabazi diete Altuna III-Imazi Azkoitian, eta bigarren puntua lortu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn Amiano-Gabirondok, Murua-Eskiroz gainditu dituzte.

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

2026-08-12

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

Ezkurdia-Zabaletak tanto bakarragatik gainditu dituzte Altuna III-Rezusta bigarren finalerdian, eta ostiraleko finalerako sailkatu dira. Serie Bn Salaberria-Bikuñak lortu dute aurrera egitea.

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store