Andoni Aretxabaletak amaiera emango dio bere pilotari profesional ibilbideari

Markina-Xemeingo atzelaria Binakako Txapelketako finalista izan zen 2014an, eta zortzi aldiz parte hartu du Binakako Txapelketan.

Aretxabaletak 18 urterekin egin zuen debuta 2011ko uztailaren 17an Pilotaren Unibertsitatean eta ordutik 396 partida jokatu ditu.

Baiko Pilotarekin gaur egun duen kirol-kontratuaren amaieraren gertutasunak eta duela gutxi entrenamendu batean pilota baten kolpearen ondorioz bere ezkerreko eskuko laugarren hatzean izan duen lesioak, ebakuntza-gelatik pasatzera behartzen duenak, Aretxabaleta pilotari gisa bere ibilbide profesionalari amaiera emateko erabakia hartzera bultzatu dute.

Andoni Aretxabaletari duela hiru urte atzamarrean jarritako inplantea hautsi zaio, eta ebakuntza egin behar diote, artikulazio interfalangiko distaleko artrodesia berriro egiteko.

Andoni Aretxabaletak agur esateko aukera izango du urriaren 22an Bizkaia Frontoian kide, lagun eta familiaz inguratuta.

2022-09-29

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store