ARAZORIK EZ IRUÑA ETA DONIBANE LOHIZUNEKO PILOTA AUKERAKETETAN

Titin III.a-Pascualek eta Bengoetxea VI.a-Otxandorenak pilotak bereiztu dituzte eguerdian Labrit pilotalekuan, larunbat honetan Binakako Txapelketako ligako zazpigarren ihardunaldiari dagokion partidua jokatzeko.

Asegarceko bikotea kanpotatuta dago jadanik baina Oinatzek kazetarien aurrean esan duen bezala “Gu dana irabaztera irtengo gara; nahiz eta txapelketatik at izan ahalik eta puntu gehien lortu nahi ditugu. Gure bikotean gertatutako atzelarien aldaketek ez dute hain garrantzia izan, nik daukadan jokoa atzera ez izana baizik”.

Titin III.a-Pascual: 105,1-104-105,3 gr.
Bengoetxea VI.a-Otxandorena: 104,5-106,6-105,1 gr.

Mugaz bestaldean

Donibane Lohizunen ere hautaketa izan da eta Asegarce zein Aspeko bikoteen aldetik ez da inongo eragozpenik sortu.
Gonzalez eta Laskurainen pilota sorta urdinenena baino zakarragoa omen da.
Ekaitzek eta Alexisek aldiz, frontisetik irteera gehiago dauzkan pilotak aukeratu dituzte.

Gonzalez-Laskurain: 106,6-105,4-105,8 gr.
Saralegi-Apraiz: 106,4-105,8-105,3 gr.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store