ARRETXE II.A ETA IBAI ZABALA PROMOZIO BINAKAKO TXAPELDUN HANDIAK

Iker Arretxek eta Ibai Zabalak Promozio Binakako txapelak eskuratu dituzte gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan Ekaitz Saralegi eta Iñaki Eskudero 7-22 mendean hartu ostean.
Partiduaren gakoa atzekaldean gauzatu da, izan ere, Ibai Zabalak lehia aparta egin du, ia pilota guztiak gozatuz eta neurketa osoan zehar Eskudero errebote inguruan edukita.
Gauzak horrela, Saralegi ezinean aritu da; bere bikotekide laguntzen saiatu da baina Berrizko atzelariaren nagusitasuna erabatekoa izan da. Gainera errematatzeko pilotak izan dituenean behartuta sartu da eta huts batzuk egin ditu.
Arretxe II.ak modu praktikoan jokatu du, hau da, bere lagunari ederto astintzeko pilota asko utziz eta aukera garbiak izan dituenean bukatzera joan da.
Labriteko harmailetan, giro ikaragarria izan da lau pilotariei animoak ematen aritu diren dozenaka gazte bertan zirelarik.
Aurreneko partiduan, Apraiz izan da protagonista. Gernikarrak pilotakada ederrak eman ditu eta Eulate menderatuta izan du.

2019-05-13

Azken albisteak

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

2026-05-09

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

Zubizarreta III.ak 22-16 galdu du Muruaren aurka Iurretan, eta finalerdietarako aukerarik gabe geratu da.

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store