Arretxe II.aren agurra, txapela Agirre-Eskirozentzat eta aldaketarik ez CaixaBank Masterseko buruan

Iker Arretxek ostiralean jokatu zuen senide eta lagunen aurrean bere azken partida Baikoko pilotari bezala. 750 partida baino gehiago jokatuta eta hamabost urteko ibilbidea egin ondoren, Arretxe II.ak agur esan zuen, jendearen esker ona jasoz frontoietan egindako lanagatik.

Luzaideko aurrelariaren agurraren ostean, Olaizola II-Zabaleta eta Jaka-Albisu kantxaratu ziren CaixaBank Masterseko seigarren jardunaldiari hasiera emateko. Partida oso berdinduta hasi zen, baina beti urdinen abantailarekin. Markagailuak 04-09ko emaitza adierazten zuenean Olaizola II-Zabaletak zazpi tanto jarraian egin zituzten aurretik jartzeko. Batzuen eta besteen tantoen ostean, partida oso berdinduta iritsi zen azken fasera (20-18). Azken esprintean, Olaizola II-Zabaleta finago ibili ziren azken garaipena lortuz (22-18).

Itziarren, gerriko gorridunak nagusi izan ziren. Bengoetxea-Martijak partida hasieratik bukaerara kontrolatu zuten eta Elezkano II-Aretxabaleta hurbildu ziren arren (12-09 eta 14-11), gorriek ezustekorik gabe itxi zuten partida. Bengoetxea VI-Martijak lidergoari eutsi diote beste jardunaldi batez, Artolak eta Rezustak larunbatean egingo zutenaren zain.

Labriteko atzoko partidan, Artola-Rezustak ez zieten Ezkurdia-Arangureni aukerarik eman. Hasieratik, alde txikiekin bazen ere, urdinek aurrea hartu zuten (00-03, 02-05, 04-07).Gerora, Artola-Rezustak bederatzi tanto egin zituzten jarraian eta partida erabakitautzi zuten. Azken emaitzak bikote bien arteko jokoan izandako alde argia erakusten zuen (06-22).
CaixaBank Masterseko partidaren aurretik, Labritek Binakako Promozio Txapelketako finala hartu zuen. Faborito argirik gabeko hitzordua zen Agirre-Eskiroz eta Peña II-Erasun bikoteen arteko partida. Horrela baieztatu zuten lau protagonistek kantxan. Partida gogorra eta luzea izan zen, Peña II.ak astean zehar aurreikusi bezala, eta urdinek ez zituzten aurkariak harrapatu azken txanpara arte. Amaiera estu baten ostean (22-20) eta harmailetako giro ona lagun, Agirre-Eskirozek 2020ko Binakako Promozio Txapelketako txapela jarri zioten elkarri.

2020-08-02

Azken albisteak

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

2026-09-08

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

Pilotariari egindako proba osagarriek emaitza onak eman dituzte.

Zabala-Iztueta ere CaixaBank Masterseko finalerdietan izango dira

2026-09-06

Zabala-Iztuetak 22-15 irabazi diete Artola-Rezustari Legution, eta finalerdietarako txartela lortu dute. Serie Bn, Murua-Eskirozek Jaka-Eskuzari irabazi diete eta bigarren sailkatu dira.

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

2026-09-06

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

Oiartzungo atzelariak ondoeza izan zuen atzo Lekeition jokatutako partidan.

Ezkurdia-Albisuk CaixaBank Mastersean finalerdietara sailkatzeko aukerei eutsi diete

2026-09-05

Ezkurdia-Albisuk CaixaBank Mastersean finalerdietara sailkatzeko aukerei eutsi diete

Imazek, ondoezik, bigarren atsedenaldian partida utzi du, markagailuak Ezkurdia-Albisu bikotearen aldeko 18-14ko emaitza erakusten zuenean. Garaipen honekin Ezkurdiak eta Albisuk finalerdietarako txartela izango dute jokoan azken jardunaldian. Serie Bn, Peña II-Gaskue bikoteak irabazi du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store