Artolak eta Ezkurdiak iganderako materiala aukeratu dute

Asteburu honetan Eusko Label Lau t’erdi Txapelketako final-laurdenak izango dira jokoan. Ostiralean, Jaka-P.Etxeberria arituko dira elkarren aurka Bizkaia Frontoian, larunbatean Elezkano II-Altuna III.ak neurtuko dituzte indarrak Bilbon eta igandean Ezkurdia-Artola izango dira aurrez aurre Eibarren. Partida honetarako materiala gaur eguerdian aukeratu dute Astelena pilotalekuan.

Artolak 104,8 g (3) eta 104,4 (4) gramoko pilotak aukeratu ditu eta Ezkurdiak 104,8 (1) eta 105,2 (2) gramodunak.

Bestalde, atzo jakitera eman zenez, Urrutikoetxeak herenegun min hartu zuen eskuetan eta ez dago asteburuan jokatzeko moduan. Hori dela eta, Bengoetxea VI.a zuzenean sailkatu da Eusko Label 4 ½ Txapelketako finalerdietarako.

2020-12-10

Azken albisteak

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

2026-08-12

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

Ezkurdia-Zabaletak tanto bakarragatik gainditu dituzte Altuna III-Rezusta bigarren finalerdian, eta ostiraleko finalerako sailkatu dira. Serie Bn Salaberria-Bikuñak lortu dute aurrera egitea.

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

2026-08-09

Zabala-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Elordi-Landa Bastidan eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Serie Bn, Jaka-Eskuzak ere lider jarraitzen dute, beste garaipen bat lortuta.

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

2026-08-09

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Landak ordezkatuko du igande honetan CaixaBank Masterseko partidan Bastidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store