ASEGARCE.COM-EK URTE BETE EGIN DU PILOTAZALEEI BI MILIOI ORRIALDE ESKAINITA

2004 maiatzaren 19an asegarce.com interneteko munduan hasi zen Asegarce enpresari buruzko informazioa emateko eta eskupilota bultzazten laguntzeko asmoz.

Urte bat igaro da -ziztu bizian gainera- eta asegarce.com egiten dugun taldekideok soberako arrazoiak dauzkagu urteurrena ospatzeko, saretik ibiltzen diren pilotazaleek emandako erantzuna kontutan izanda.
Pasa den urte honetan asegarce.comek bi milioi orrialde eskaini eta 160.000 bisitak jaso ditu.
Egun hilero mundu osotik 17.000 bisita hartzen ditugu gehienak estatu espainiarretik eta ondoren Frantzia eta Estatu Batuetatik. Azken herri honetatik urtero 18.000 bisita jaso ditugu. Bitxikeria moduan esan behar da Finlandia eta Txilnan ere asegarce.com ezagutzen dutela.

Hobetzea, gure helmuga

Urtea pasa da eta hartu ditugun seinaleek gure portala hobetzeko lan egiten jarraitzera bultzatzen gaituzte zalantzarik gabe, pilotazaleek informazioa eta irudi onenak euki ditzaten.
Beraz, zorionak denoi eta gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu guregana etortzen zareten guztioi emandako erantzuna bikaina izan baita.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-23

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

P.Etxeberria-Imazek 22-18 irabazi diete Laso-Martijari Zarautzen. Serie Bn, Amiano-Gabirondok Zubizarreta IV-Bikuña garaitu dituzte.

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

2026-08-21

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia-Albisu Elizondon, eta sailkapen ligako lehen postuan berdindu dute Zabala-Iztuetarekin. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak tanto bakarragatik irabazi diete Peña II-Lozari.

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-16

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Laso-Martijak 22-20 gainditu dituzte Artola-Rezusta Zarautzen, eta bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn, Salaberria-Morgaetxebarriak Zubizarreta IV-Bikuñari irabazi diete.

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-15

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Larrazabal-Zabaletak 22-16 irabazi diete Altuna III-Imazi Azkoitian, eta bigarren puntua lortu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn Amiano-Gabirondok, Murua-Eskiroz gainditu dituzte.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store