ASEGARCEK TXARTELDEGITIK PASATU GABEKO SARRERA EROSTEKO SISTIMA ABIAN JARTZEN DU

Astelehenaz geroztik edozein pilotazalek Asegarceko pilota jaialdietarako sarrera erosi nahi izanez gero etxetk eta txarteldegitik pasatu gabe egin ahal izango du ticktackticket sistimari esker.

Orain arte webaren bidez erreserbak egiteko aukera baino ez zegon baina aste honetatik aurrera zaleek jaialdia ospatu baino egun batzu lehenago, telefonoz deitu behar ez eta txarteldegitik bera pasatu gabe erosi ahal izango dituzte sarrerok.
Billeteak ordaintzeko modua Visa eta Mastercard da eta ticktackticket-ek hitzartu duen hainbat saltokitan bildu ahal izango dira.

Berrikuntza horrekin Asegarce pilota kudeatzeko orduan punta-puntako enpresa nabaritzen da berriro ere, kaso honetan pilotazaleei sarrerak erosteko modua erraztuz.

Albizuriren baja

Julian Albizuri ez da hemendik aurrera Asegarceko pilotarien taldean izango hilaren 20an enpresarekiko duen kontratua bukatzen dalako.
Berrizko pilotariak Asegarcen eman du bere ibilbide profesional osoa 2001ko apirilaren 21ean bere jaio herrian debuta egin zuenetik.
Julianek bariku honetan jokatuko du bere azken partida Zeberion.

2019-03-22

Azken albisteak

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

2026-08-09

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Landak ordezkatuko du igande honetan CaixaBank Masterseko partidan Bastidan.

Zabala-Zabaletak eta Larrazabal-Mariezkurrena II.ak jokatuko dute Andre Maria Zuria Torneoaren finala

2026-08-06

Zabala-Zabaletak gainditu dute Gasteizko torneoko bigarren finalerdia Altuna III-Rezusta kanpoan utzita. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute eta Amiano-Landaren aurka jokatuko dute larunbateko beste finalean.

Larrazabal-Mariezkurrena II.a Andre Maria Zuria Torneoaren finalera sailkatu dira

2026-08-05

Larrazabal-Mariezkurrena II.a Andre Maria Zuria Torneoaren finalera sailkatu dira

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-13 garaitu dituzte Laso-Albisu Gasteizko torneoko lehenengo finalerdian. Serie Bn, Amiano-Landak 22-12 irabazi diete Zubizarreta IV-Arangureni. Bi bikoteak larunbateko finaletan izango dira.

Ezkurdia-Albisuk garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-04

Ezkurdia-Albisuk garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

Ezkurdia-Albisuk tanto bakarragatik menderatu dituzte Laso-Martija Beran.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store