ASEGARCEKO ORDEZKOEK BINAKAKO TXAPELDUNAK MENPERATU DITUZTE GASTEIZKO TORNEOAN

Olaizola I.ak eta Zearrak egungo binakako txapeldunak diren Mtez. de Irujo eta Eulate 21 eta 22 mendean hartu dituzte Andra Mari Zuriaren torneoko finalerdian eta finalean sartu dira Titin III eta Pascualen kontra jokatzeko.

Asier Olaizolak eta Oier Zearrak Aimar Olaizola II eta Patxi Ruizen tokiak bete dituzte hauen lesioak zirela eta Aspeko ordezkariak tantu bakar batez erabaki den neurketan.
Partida gogor eta orekatu batetan Olaizola I.ak defentsa bikainaz Irujoren erasoa erabat deuseztatu du eta gainera 6 tantu lortu ditu. Iberokoak aldiz 7 huts egin eta 11 tantu lortu ditu. Asierrek beste 6 kale egin ditu.
Aztean Zearrak lehenengo zati gorabeheratsua egin du baina bigarrenean bikain aritu da eta Eulate goitik behera menderatu du.
Emaitza honen bidez Olaizola I.a eta Zearra asteazkenean jokatuko den Andra Mari Zuriaren torneoko finalean sartu dira Titin III.a eta Pascualen kontra jokatzeko.

2019-03-22

Azken albisteak

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

2026-06-21

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Zubizarreta IV.ari Muskizen, eta Peña II .aren aurka jokatuko du Sestaon datorren asteazkenean. Salaberriak Elordi kanporatu du Zaldibarren, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du Hernanin ostegunean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store