Astearte honetan berrekingo zaio atzo Berrizen bertan behera geratu zen pilota jaialdiari

Datorren asteartean, abenduak 14, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, atzo Berrizen hezetasunagatik bertan behera geratu zen jaialdiari ekingo zaio.

Pilota jaialdia Alberdi-Uriondo eta Zabala-O.Etxebarria bikoteen arteko Binakako Promozio Txapelketako partidarekin hasiko da. Norgehiagokari Zabala-O.Etxebarria bikotearen aldeko 12-7ko emaitzarekin ekingo diote, partida halaxe baitzegoen bertan behera uztea erabaki zenean.

Ondoren, Bengoetxea VI-Aretxabaletak eta Agirre-Larunbek jokatuko dute elkarren aurka.

Jaialdirako erositako sarrerarekin sartu ahal izango da publikoa asteartean frontoira. Pilotalekuan izan ez zenak, eta asteartean joan nahi duenak, aukera izango du jaialdia hasi baino ordu bat lehenago takilan sarrera erosteko.

2021-12-12

Azken albisteak

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store