BEGINOREN KOADRICEPSEK URDINEN GARAIPENA ARRISKUAN JARRI ZUEN

Garaipena bai, baina ezuste galanta gaindituta. Saralegik eta Beginok 16-22 irabazi diete Xala eta Zubietari Logroñoko Adarraga pilotalekuan, baina 22ra heldu baino lehen eta markadorean16-19 zela, Begino aldageletan sartu da eta horrek argi gorriak piztuarazi Asegarceko teknikoen artean erizaindegirako joan eta etorriak sortaraziz.
Ezker kuadrizepsean izan du mina Aritzek oso txikia izan den zaintiratuak eraginda. Masajeak eta toki horretan egin dituen luzatzeak direla medio berriro ere atera da kantxara Auzako pilotaria.

Une horretararte partiduan bi egoera izan dira. Lehen zatian urdinak 5-2 galtzetik 5-16ra irabaztera pasa dira 14ko partzial batez. Saralegik hankaz gora jarri du frontoia.
Amezketarrak 17 tantu sartu ditu poltsikoan -gehienak airez- eta erabat txikitu du Xala.
Ondoren ipartarra gehiago sartu da jokoan eta horrek gorrien igotzea eragin du, Begino sartu den une horretan zeuden zenbakietara hurbilduz.

Begino oso seguru eta fin ibili da eta une guztietan bikokidearen bizkarra behar bezala zaindu du.
Zubietak ez du inoiz bere koadroetako aurkaria estutu.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store