BELOKI: ” EURAK DIRA TXAPELDUNAK”

Igandean jokatuko duten partida erabakiorra dela eta, lau protagonistak komunikabideen aurrean agertu ziren eta hauexek dira egindako adierazpenak.

Bengoetxea VI.a:
“Gure pilotak beraienak baino azkarragoak dira seiok onak direlarik. Biok ondo gaude.
Partiduaren gakoa? Laurok gure ohiko mailan jokatzen badugu oso orekatuta izango da, baina baten bat motel badabil, hor bai izango dela gakoa”.

Beloki:
“Olaizola II.ari tantuak sartzea oso zaila izango lizateke material motelarekin, horrexegatik hartu ditugu pilota azkarrak.
Oso partido zaila izango da, izan ere, eurek dira txapeldunak”.

Olaizola II:
“Ehuneko ehunean ez nago, badakizue, pilotari orok gorabeheratsu gabiltz batzutan.
Partidu bat ez du kide bakar batek, biak jokatu behar dute.
Beloki maila onean ikusten dut”.

Mendizabal II:
“Jendea dio Belokik kolpea ez duela jadanik, baina ez nator bat. Oraindik kolpea badu, ez apurtzen duenetakoa jakina, baina pilotari norabidea ematen dio, erraz baztertzen du”.

Bengoetxea VI-Beloki: 105,6 106,1 106,3 g.
Olaizola II-Mendizabal II: 105,2 105,5 106,4 g.

BELOKI: ” EURAK DIRA TXAPELDUNAK”

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

2026-08-09

Zabala-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Elordi-Landa Bastidan eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Serie Bn, Jaka-Eskuzak ere lider jarraitzen dute, beste garaipen bat lortuta.

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

2026-08-09

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Landak ordezkatuko du igande honetan CaixaBank Masterseko partidan Bastidan.

Zabala-Zabaletak eta Larrazabal-Mariezkurrena II.ak jokatuko dute Andre Maria Zuria Torneoaren finala

2026-08-06

Zabala-Zabaletak gainditu dute Gasteizko torneoko bigarren finalerdia Altuna III-Rezusta kanpoan utzita. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute eta Amiano-Landaren aurka jokatuko dute larunbateko beste finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store