BELOKIK BI HILABETE JOKATU GABE EMAN BEHARKO DITU HATZ LODIAN EGINDAKO EBAKUNTZA ONDOREN

Ruben Beloki bi hilabete kantxetatik kanpo geratu beharko da gaurko 14:30 etan Bilboko Indautxu klinikan Galan medikuak bere eskubiko hatz lodian egindako ebakuntza egin eta gero.

Lotailua haustuta eta hezurra batzeko arpoi bat sartu diote eta nahiz eta datorren astean puntuak kenduko dizkioten arren arpoia bertan geratuko da betirako.

Puntuak kenduta, hilabetez bendaje termo plastikoa ipinita egon beharko da eta epe hori bukatuta beste hilabete eman beharko du errehabilitazioa egiteko.
Gaua klinikan emango du Rubenek eta bihar alta emango diote.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztuetak irabazi dute 2026ko Aste Nagusia Torneoa

2026-08-28

Laso-Iztuetak irabazi dute 2026ko Aste Nagusia Torneoa

Lasok eta Iztuetak 22-11 irabazi dute Elordi eta Zabaletaren aurka Bizkaia Frontoian jokatutako finalean. Murua-Aldabek irabazi dute Aste Nagusiko Serie B Torneoa. Laso finaleko pilotaririk onena aukeratu dute Serie An, eta Murua Serie Bn.

Laso-Iztuetak eta Elordi-Zabaletak jokatuko dute ostiralean Aste Nagusia Torneoko finala

2026-08-26

Laso-Iztuetak eta Elordi-Zabaletak jokatuko dute ostiralean Aste Nagusia Torneoko finala

Lasok eta Iztuetak 22-16 gainditu dituzte Artola-Mariezkurrena II.a Bizkaia Frontoian jokatutako finalerdian, eta atzo sailkatu ziren Elordi-Zabaletaren aurka jokatuko dute ostiraleko finala.

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

2026-08-25

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

22-19 gainditu dituzte Ezkurdia-Rezusta Bizkaia Frontoian jokatutako finalerdian, eta ostiraleko finalean izango dira. Serie Bn, Murua-Aldabe sailkatu dira Rekalde-Eskuzari 22-19 irabazi ondoren.

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-23

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

P.Etxeberria-Imazek 22-18 irabazi diete Laso-Martijari Zarautzen. Serie Bn, Amiano-Gabirondok Zubizarreta IV-Bikuña garaitu dituzte.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store