BENGOETXEA VI.A ETA PATXI RUIZ SAN MATEOKO FINALEAN

Asegarceko bikotea osatzen duten Bengoetxea VI.ak eta Patxi Ruizek datorren igandean Xala eta Pascualen aurka jokatuko dute San Mateoko finala ligaxkaren azken partidan Titin III.a eta Goñi III.a 20 eta 22 mendean hartu eta gero.
Neurketa itzela izan da eta adituek diotenez “pilotan asko jokatu duten partida izan da”. Horren seinalea bukaeran pilotazaleen portaera izan da: nahiz eta bertoko izarrak galdu zutik agurtu dituzte lau pilotariak.

Partiduaren gakoa Patxi Ruizen jokua eta Oinatz Bengoetxearen erritmoa izugarria izan da. Lizarrakoak ¡8 tantu! lortu ditu. Bi errebote, hainbat dejada eta boleak gauzatu ditu Patxik eta onena izan da zalantzarik gabe. Bengoetxea VI.ak Titin III.a nekarazten lortu du azken txanpan. Leitzarrak Titin III.ari aurrez aurre jokatu dio eta 10 tantu lortu ditu. Triciokoak 7 tantu lortu ditu. Goñi III.ak betiko joku serioa erakutsi du.

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

2026-07-04

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

Gaur gauean, Donostian, Lasok 22-6 irabazi dio Peña II.ari lehen finalerdian, eta Altuna III.ak 22-17 gainditu du Zabala bigarren finalerdian. Bi irabazleak astearte goizean lehiatuko dira Nafarroa Arenako finalean.

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

2026-07-01

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

Altuna III vs Zabala eta Laso vs Peña II partidetako irabazleek uztailaren 7ko finalerako txartela lortuko dute.

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store