BENGOETXEA VI.A: “HIL ALA BIZI ATERAKO GARA”

Mtz. de Irujo-Goñi III.a eta Bengoetxea VI.a-Patxi Ruiz eguerdian bildu dira Labrit pilotalekuan larunbat honetan binakako txapelketako partiduan erabiliko dituzten pilotak aukeratzeko.
Giro ona egon da harmailetan eta 150 pertsona inguru bildu dira aukeraketa ikusteko.
Prentsaurrekoan honako adierazpenak egin dituzte.

Mtz. de Irujo
“Uste nuena baino kalte txikiagoa daukat eskuan. Takoan sortutako burbuja batek eragin zidan mina eta orain izotzaz eta masaiekin nabil larunbatean eskua prest eukitzeko. Ez dut ia pilota ikutu”.

Goñi III
“Gure pilotak tokedunak dira eta gehiago iraunduko dutelakoan nago.
Aurreko partiduan bizitza barkatu genien. Honelako txapelketa batetan eta aurkarien maila kontutan izanda ez da holako akatsak egin behar. Akabatu egin behar duzu”.

Puntu garrantzitsua

Bengoetxea VI.a
“Gu hil ala bizi irtengo gara. Lortutako puntua oso garrantzitsua da baina ez gara horretaz gogoratu behar. Gogotsu gaude eta gainera presioa heurek daukate. Galtzen badute kalera doaz. Bergaran apur bat arinegi jokatu nuen eta horrretan lan egin dugu egun hauetan. Patxi eta biok mintzatzen egon gara eta lasaigo ateratzeko geratu gara. Pertsona urduriak gara baina hobetzen goazela uste dut.

Patxi Ruiz
“Pozik gaude Bergaran lortutako garaipenarekin. Irujok daukan eskuko mina dela eta ez nau arduratzen. Nik ere ezin izango dut ehuneko ehuenan atera katarroak jota nago eta. Oinatz eta biok primeran konpontzen ari gara. Gehiago hitz egiten ari gara.

Mtz. de Irujo-Goñi III.a: 104,6-105,7-104,7 g.
Bengoetxea VI.a-Patxi Ruiz: 103,8-105,5-104,7 g.

2019-03-22

Azken albisteak

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store