BENGOETXEA VI.AREN LESIOAK IRUJO ETA EULATERI LEHEN PUNTUA EMAN DIE

Bengoetxea VIa.k bizkarreko eskubiko gihar dorsal zabalean jasandako lesioak partidutik kanpo utzi ditu Oinatz eta Patxi Ruiz 1 eta 5 galtzen zihoazenean.
Sake egiterakoan sentitu du zartada leitzarrak eta berehala konturatu da jarraitu ezinik zela hortaz, EPELen binakako txapelketako finalaurrekoetan jokuan zegoen lehen puntua galdu dute.
Bihar eguerdian egingo diote erresonantzia magnetikoa Oinatzi lesioaren larritasuna jakiteko asmoz eta ziurrenik Tolosan izango da proba hori.
Aipatu behar da lesioa 2003 urtean Aimar Olaizolak jasan zuen gihar berberan izan dela.

2019-03-22

Azken albisteak

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

2026-06-21

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Zubizarreta IV.ari Muskizen, eta Peña II .aren aurka jokatuko du Sestaon datorren asteazkenean. Salaberriak Elordi kanporatu du Zaldibarren, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du Hernanin ostegunean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store