Bengoetxea VI eta Mariezkurrena II.aren porrota

LEP.M Binakako Txapelketako lehen faseko ligaxkako seigarren jardunaldia porrotarekin hasi da Baiko bikotearentzat Tolosako Beotibar pilotalekuan. Oinatz Bengoetxeak eta Jon Mariezkurrenak 16 eta 22 galdu dute Erik jakaren eta Jose Javier Zabaletaren aurka.

Partida berdinduta joan da hasieratik eta markagailuan txandakatzeak izan dira, bai Baiko taldearentzat eta baita Aspekoentzat ere. Azken txanpan, ordea, urdinek intentsitatean sakatu dute eta gorrien bikotea mendean hartzea lortu dute.

Emaitza honekin Aspekoek bosgarren garaipena lortu dute eta sailkapeneko gorenean jarraitzen dute eta finalerdietarako txartela lortzeko oso posizio onean daude. Bestalde, Bengoetxeak eta Mariezkurrenak hirugarren eta seigarren postuen artean egoteko borrokan jarraitu beharko dute porrot honekin, izan ere, laugarren porrot honekin puntu bakarrarekin geratu dira.

2020-05-15

Azken albisteak

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

2026-09-08

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

Pilotariari egindako proba osagarriek emaitza onak eman dituzte.

Zabala-Iztueta ere CaixaBank Masterseko finalerdietan izango dira

2026-09-06

Zabala-Iztuetak 22-15 irabazi diete Artola-Rezustari Legution, eta finalerdietarako txartela lortu dute. Serie Bn, Murua-Eskirozek Jaka-Eskuzari irabazi diete eta bigarren sailkatu dira.

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

2026-09-06

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

Oiartzungo atzelariak ondoeza izan zuen atzo Lekeition jokatutako partidan.

Ezkurdia-Albisuk CaixaBank Mastersean finalerdietara sailkatzeko aukerei eutsi diete

2026-09-05

Ezkurdia-Albisuk CaixaBank Mastersean finalerdietara sailkatzeko aukerei eutsi diete

Imazek, ondoezik, bigarren atsedenaldian partida utzi du, markagailuak Ezkurdia-Albisu bikotearen aldeko 18-14ko emaitza erakusten zuenean. Garaipen honekin Ezkurdiak eta Albisuk finalerdietarako txartela izango dute jokoan azken jardunaldian. Serie Bn, Peña II-Gaskue bikoteak irabazi du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store