BENGOETXEA VI: “TITIN EDADETUA DA BAINA ORAINDIK BIZKOR ETA ARRISKUTSUA DA OSO”

Oinatz Bengoetxea beti bezala umoretsu azaldu da Labriten egindako pilota aukerakeran. Titinen kontrako partidarako azpitik azkar doazen pilotak bereiztu ditu eta eskubiko hatzean ez du inolako arazorik partida jokatzeko. Oraindik ez du pilota ikutu eta bihar Leitzan, herriko frontoian, hasiko da pilotan poliki-poliki.
Titinen pilotak, bat Ciprirena da eta bestea Punparena. Bote pixka bat gehiagokoak omen dira.

Dena ondo partidaren aurrean

Oinatz pozik azaltzen da neurketaren aurrean “Ni pozik nago. Aurreko bi partidak irabazi ditut eta orain finalaurdenetan sartuta Titinen kontra jokatzea maila ona da niretzat. Eskubia ondo daukat. Astearen hasieran beldur pixka bat nintzen baina ondo joan da eta orain inolako arazorik gabe jokatuko dut”.

Aurkaria zaharra denentz galdetuta honelaxe mintzatzen zitzaigun leitzarra “Titin edadetua da baina oraindik bizkor eta arriskutsua da oso. Edozein momentutan sar diezazuke tantua eta bere airezko jokua izugarria da. Nik joku hori zapuzten saiatuko naiz ezker hormara txapagainekoak botaz”.

Titin III: 106,3-104,5 gramo.
Bengoetxea VI: 104-105,1 gramo.

2019-03-22

Azken albisteak

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

2026-09-08

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

Pilotariari egindako proba osagarriek emaitza onak eman dituzte.

Zabala-Iztueta ere CaixaBank Masterseko finalerdietan izango dira

2026-09-06

Zabala-Iztuetak 22-15 irabazi diete Artola-Rezustari Legution, eta finalerdietarako txartela lortu dute. Serie Bn, Murua-Eskirozek Jaka-Eskuzari irabazi diete eta bigarren sailkatu dira.

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

2026-09-06

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

Oiartzungo atzelariak ondoeza izan zuen atzo Lekeition jokatutako partidan.

Ezkurdia-Albisuk CaixaBank Mastersean finalerdietara sailkatzeko aukerei eutsi diete

2026-09-05

Ezkurdia-Albisuk CaixaBank Mastersean finalerdietara sailkatzeko aukerei eutsi diete

Imazek, ondoezik, bigarren atsedenaldian partida utzi du, markagailuak Ezkurdia-Albisu bikotearen aldeko 18-14ko emaitza erakusten zuenean. Garaipen honekin Ezkurdiak eta Albisuk finalerdietarako txartela izango dute jokoan azken jardunaldian. Serie Bn, Peña II-Gaskue bikoteak irabazi du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store