BERASALUZE VIII.AK ETA BEGINOK UDAKO BEREN HIRUGARREN FINALA JOKATUKO DUTE

Berasaluze VIII.ak eta Beginok udan orain arte jokatu diren bost torneoetatik hiru aldiz finaletara sailkatu dira San Fermin eta Donostian irabazi dutelarik.

Lekeitioko bigarren finalerdian 20-22 mendean hartu zituzten Mtz. de Irujo eta Laskurain pilotazale pilo batek disfrutatu zuen partida eder batetan. Horren seinalea bi aurrelarien zifrak dira: Iberoko pilotariak 9 tanto egin zituen Pablok 10 gauzatu zituen bitartean.

Lehen zatian Mtz. de Irujo partiduaren agintearen jabea izan zen eta Berasaluze VIII.a nahiz Begino gora beheratsu azaldu ziren.
Nahiz eta 18-13 galtzen joan, apurka apurka gorantz jo zuten urdinek Beginoren nagusitasunari esker eta Berasaluze VIII.aren eraso bortitza dela eta. Berriztarrak luze jokatu zion Irujori eta honen erantzunari airezko erremateak gauzatu zituen aurrelari bizkaitarrak.
Emaitza honen ondorioz Berasaluze VIII.ak eta Beginok Olaizola II.a eta Peñagarikanori aurre egingo die igandeko finalean.

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store