Bizkaia Frontoiak Binakako Txapelketako jaialdirik jendetsuena hartuko du gaur arratsaldean

Pilotazaleek ez dute galdu nahi gaur arratsaldean Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den finalerdi erabakigarria. Altuna III-Tolosa eta Elordi-Zabaleta bikoteek Laso-Imazen aurka apirilaren 2an Navarra Arenan jokatuko duten finalerako txartela izango dute jokoan.

Zaleek, partida zuzenean jarraitu nahi dute eta asko dira Bizkaia Frontoira hurbilduko direnak. Gaur arratsaldekoa izango da orain arte txapelketan jende gehien elkartuko duen pilota jaialdia. 1700 pertsona baino gehiago harmailetatik bi bikoteak animatzen arituko dira eta zuzenean jarraituko dute final handirako azken txartela lortzeko lehia.

Horrela, gaur arratsaldean Bizkaia Frontoian jokatuko den jaialdia Txapelketako jendetsuena izango da, Iruñeko Labriten, Gasteizko Ogetan eta Eibarko Astelenan jokatu ziren finalerdietako ikusle kopurua gaindituz.

Gaurko jaialdirako sarrerak partida hasi orduko lehiatilan edo entradasfronton atarian eros daitezke.

2023-03-26

Azken albisteak

Larrazabal-Albisuk eta Ezkurdia-Gabirondok gainditu dituzte San Fermin Serie A Torneoko kanporaketak

2026-07-08

Larrazabal-Albisuk 22-20 garaitu dituzte Artola-Imaz, eta Ezkurdia-Gabirondok 22-11 irabazi diete Elordi-Rezustari Iruñean jokatutako kanporaketetan.

Senar-Lizeagak eta Salaberria-Bikuñak gainditu dituzte San Fermin Serie B Torneoko kanporaketak

2026-07-05

Senar-Lizeagak eta Salaberria-Bikuñak gainditu dituzte San Fermin Serie B Torneoko kanporaketak

Senar-Lizeagak 22-20 garaitu dituzte Amiano-Landa, eta Salaberria-Bikuñak 22-19 irabazi diete Elordi-Aldaberi Elgetan jokatutako kanporaketetan.

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

2026-07-04

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

Gaur gauean, Donostian, Lasok 22-6 irabazi dio Peña II.ari lehen finalerdian, eta Altuna III.ak 22-17 gainditu du Zabala bigarren finalerdian. Bi irabazleak astearte goizean lehiatuko dira Nafarroa Arenako finalean.

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

2026-07-01

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

Altuna III vs Zabala eta Laso vs Peña II partidetako irabazleek uztailaren 7ko finalerako txartela lortuko dute.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store