BORROKA BIZIA 100 MINUTUTAN

Olaizola II.a eta Errastik tantu bakarreko aldeaz garaipena lortu dute Bengoetxea VI.a eta Belokiren kontra lepo zegoen Urretxuko Ederrena pilotalekuan.

Lehia borrokatua eta eztabaidaz beterikoa izan da. Bengoetxea VI.a eta Beloki 21-20 irabazten zirela Olaizola II.ak bigarren botean eroan omen du pilota bat eta geroxeago berdinketa lortu du. Leheneago ere jokaldi istilutsu pare bat jasan behar izan duten urdinek haserre bizian azaldu dira eta Beloki aldageletan sartu da su eta gar. Tarte bat igaro ondoren berriro ere itzuli da kantxara baina Olaizolaren sakeari errestoa egin eta gero goizuetarrak gantxu bat sartu du eta 22. tantua lortu dute gorriek.

Partida polita eta disfrutagarria izan da. Laurek oso ondo jokatu dute. Belokik tinko ibili den Errasti menperatu du eta nagusitasuna horri esker Olaizola II.ak hurbiletik sartu behar izan du pilota mordoska galdu duelarik. Bengoetxea VI.a bikain ibli da defentsan eta orokorrean partidu ona egin du leitzarrak.
Pilotalekua gainezka egon da.

BORROKA BIZIA 100 MINUTUTAN

2019-03-22

Azken albisteak

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store